Blues Morning Singers taldeak emango dio hasiera Tolosand Blues jaialdiari ekainaren 29an

Maider Navarro Alustiza 2023ko eka. 29a, 08:00

Mario Gómez (ahotsa eta gitarrak), Carlos Jover (harmonika eta ahotsa), Jorge Gómez (bateria) eta Fabian Acarregui (kontrabaxua) musikariek osatutako laukote bizkaitarra duela hamarkada bat eman zen ezagutzera, bluesetik eta bertsioetatik edaten zuen debutarekin. Jump and shout (2017) lanarekin berezko konposizioetara jauzi egin zuten ondoren, eta azkenik, Winding road etorri zen, pandemiaren aurretik konposatutako eta Bilboko Kantauri estudioetan grabatutako sei kantu biltzen dituena, Xabier Urrurikoetxearekin.

Hemen Blues Morning Singers taldearen abesti bat.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA