Tolosa CF klubaren eta Berazubi estadioak 100 urte bete dituela eta "Urdiñak 100 urtez" emanaldia eskaini zen igande gauean Oria ibaian
Tolosa CF klubaren eta Berazubi estadioaren ehun urteak ospatzeko kontzertu biribila eskaini zuten "Urdiñak 100 urtez" deiturikoa. Gaueko 22:00etan eman zion hasiera Hodeiertz abesbatzak, Poeta Lizardi plaza paretik hasita Zerkausiraino kantuan joan zirelarik.
Zuzeneko musika izan zen protagonista eta herriko musikari eta abeslariek gauari magia berezia ipini zioten. Besteak beste, Mirua, Tenpora, Verde Prato, haize hirukotea, hari laukotea eta Hodeiertz izan ziren San Joan festetako azken gaueko gonbidatu bereziak.
Antton Telleriak gidatutako jaialdian Tolosa CF klubarekin lotura estua duten gonbidatuek ere hitza hartu zuten eta klubaren inguruko pasarte eta bitxikeriak kontatzeko aukera izan zuten. Hurrenez hurren Txitxi Orbegozo, Armando Roca, Yolanda Varga, Periko Alonso, Arantxa Aristondo eta Zurdo Arsuaga izan ziren.
San Joan zortzikoarekin eta Tolosako CF klubaren ereserkia abestuz eman zitzaion amaiera jaialdiari.