Tolosako San Joanak 2023

Trafiko etenak eta Segurtasun Plana aurtengo San Joan jaietan

Maider Navarro Alustiza 2023ko eka. 22a, 11:54

Rondilla kalea trafikoarentzat itxita egongo da larunbateko goizeko 09:00etatik igandeko goizeko 07:00etara

Asteburu honetan, San Joan jaiak ospatuko dira Tolosan. Horren harira, joan den asteburuan bezala, trafiko etenak egingo dira herrian. Esate baterako Rondilla kalea ibilgailuentzat itxiko da ekainaren 24ko goizeko 09:00etatik ekainaren 25eko 7:00ak arte. Hau da, kalean ezingo da ibilgailurik sartu/atera larunbat goizetik igande goiza arte. Horri lotuta, Rondilla kaleko zein San Frantzisko eliza pareko autobus geltokiak itxita egongo dira eta Santa Klarara lekualdatuko dira.

Segurtasuna ardatz San Joan suan

Herritar ororen segurtasuna bermatzea ardatz izanik, aurten, Segurtasun Plana garatu da Tolosako Udalak antolatutako San Joan surako, baita auzoetan egiten diren su txikiagotarako ere eta horri jarraiki, ezinbestekoa izango da suarekiko 15 metroko segurtasun distantzia mantentzea beti.

Su artifizialak ikusteko gomendioak

Urtero legez, San Joan egunari amaiera emango zaio su artifizialekin. Jon Andoni Irazusta pasealekua (Biala) itxita egongo da, ‘Telepizza’ paretik Santa Klara bitarte, hain zuzen Ibarrako rotondaraino, Napar zubia eta Izaskungo igoera (ospitalera) barne.

Tolosako Udalak suak ikusteko herritarren segurtasuna bermatzeko jarritako itxiturak errespetatzeko deia egiten du eta esate baterako Napar Zubian ez sartzea eskatzen du.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean