Andu Martinez de Rituertok aginte makila hartu du

Erredakzioa 2023ko eka. 19a, 10:28

EH Bilduk hartu du aginte makila Tolosan bederatzi zinegotzirekin

Goizeko 11:00etan izan da Tolosako Udal Korporazio berria eratzeko Ezohiko Osoko Bilkura. Maiatzaren 28ko hauteskundeetan 9 zinegotzi lortuta, Andu Martinez de Rituerto, EH Bilduko zerrendaburua, Tolosako alkatea izango da datozen lau urteotan.

Tolosar askok ez dute hutsik egin nahi izan ekitaldian eta batzar aretoa betea zegoela hartu du aginte makila Martinez de Rituertok Olatz Peonen eskutik.

Udal hautetsi berriek ere hartu dute kargua, horrenbestez, osatu da agintaldi berriko udalbatza. Hauek izango dira zinegotziak:

Andu Martinez de Rituerto Arregi (EH Bildu)
Esti Kortejarena Ugarte (EH Bildu)
Goiuri Ezeiza Arandia (EH Bildu)
Ander Figuerido Zubiria (EH Bildu)
Josune Sanz Vidal (EH Bildu)
Aitor Agirresarobe Murgi (EH Bildu)
Kristina Pelaez Errazkin (EH Bildu)
Aitzol Garcia Azurmendi (EH Bildu)
Garbiñe Marzol Ormazabal (EH Bildu)
Xarles Iturbe Pasaban (EAJ)
Biotxa Agirre Ugalde (EAJ)
Leire Zubeldia Rezola (EAJ)
Xabier Balerdi Tolosa (EAJ)
Ainhoa Dominguez Landa (EAJ)
Patxi Amantegi Zubiria (EAJ)
Iker Uson Gonzalez (EAJ)
Jose Maria Villanueva Telleria (PSE-EE)

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean