T2T-T3T 2023

8:45ean abiatuko da T3T lasterketa

Joanes Imaz Akizu 2023ko eka. 7a, 10:33

Igandean Tolosan hasi eta Erroizpeko Uzturre eta Hernio mendiak igaroko dituen mendi lasterketa ohiko baino ordu laurden lehenago hasiko da. Goizeko 8:45ean abiatuko dira korrikalariak Triangulo Plazatik.  Matematikak egin beharko ditu ikusleak eta urteroko ohiturari 15 bat minutu kendu. Horrek esan nahi du, besteetan ordu bata inguruan izaten dela maratoiko irabazlea helmugan. Aurten ordubata laurden gutxi aldera iritsiko dira Tolosara. Orduan mendian egoteko denbora gehiago. Bere gauza ona, horixe izango da. Parte hartzaileei dagokionean, beste behin, izen handiko korrikalariak eta kirolari herrikoiak batuko dira igandean Tolosaldeko mendietan. Zortzirehun dortsal jarri ziren eta T3T maratoian 350 agortu dira.

T2T lasterketan 450 dortsalak agortu ziren. Korrikalarien gehiengoa, gipuzkoarra da, baina Euskadiko beste probintzietatik ere korrikalari asko datoz. Espainiatik ere urtero moduan badatoz eta azkenengo urteetan bezala baita Frantziatik ere. 

Euskaldunak faborito

Faboritoen zerrendan, iaz izan zen ikaragarrizko booma Kenyarrak ekartzea. "Aurten Euskal Herrian mugatuko gara. Eta horrela, azkar batean esateko. Maratoian Hasan eta Oier izango dira gizonezkoetan nabarmentzekoak" azpimarratu du Iñaki Insausti antoaltzaileak. Gero emakumezkoetan Marta Kessler kataluniarra eta NereaAmilibia eta Sarah Ugarte nabarmendu behar dira. T2Tn Garazi Egiguren, duela urte batzuk ekitaldi irabazi zuena aipatu behar da. Gizonezkoetan  Egoitz Murgoitio da faboritoa.  T2Tn izena eman dutenen laurdena emakumezkoa da.  Datu esanguratsua hori ere, datu zehatza, %26,6koa da.  "Benetan harro gaude, guk inoiz halako propaganda berezirik egin gabe, soilik ahoz ahokoak funtzionatu du" zaipatu du Insasutik "eta benetan datu oso pozgarria da guretzako". 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean