Laskorain KE 2. B mailara igo da

Erredakzioa 2023ko eka. 6a, 10:12

Laskorain KEk denboraldian zehar izan dituen zailtasun guztiak gainditu eta igoerako bi kanporaketak irabazita Hirugarren Mailtatik 2. B mailara igotzea lortu du. Talde horitxoak urtean zehar jokalalari asko izan ditu min hartuta eta horrek nahi baino baliabide gutxiagorekin jokatzera behartu du taldea. 

Ligan lan  irregularra egin arren, azkenean laugarren postuan sailkatzea lortu zuen Laskorainek.  Honela igoera lortzeko bi kanporaketak etxetik kanpo jokatu behar izan ditu Tolosako taldeak. Finalaurrekoetan Antiguokoren kantxan 2-3 irabazi zuen. Larunbatean jokatutako finalean, Gernikaren kantxan 3-4ko emaitzarekin lehia irabazita mailaz igotzea lortu du talde horitxoak. 

Mikel Juaristi, taldeko jokalariak egin digu denboraldiaren balorazioa. Taldeak egindako lana narmendu du. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean