Tolosako Udalak eskualdeko ospitale publiko berrirako Plan Funtzionala jaso du

Maider Navarro Alustiza 2023ko mai. 15a, 10:19

Azpiegiturak 18 espezialitate, 24 orduko larrialdi zerbitzua, etxeko ospitalizazioa, errehabilitazioa eta fisioterapia, eta zenbait laguntza-zerbitzu eskainiko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo erregistratu zuen ofizialki Tolosako Udalean eskualdeko ospitale berrirako egindako Plan Funtzionala. Eusko Legebiltzarrean ere erregistratu da dokumentua eta datozen egunetan aurkeztu eta azalduko da plana bere osotasunean Osasun Batzordean.

Eskualdeko ospitale berriak ospitalizazio medikurako eta kirurgia handi anbulatorioko 50 ohe izango ditu, hau da, kirurgia sinpleak, baita 20 oheko unitate bat ere egonaldi ertainerako eta susperraldirako. Ospitale berrian egingo diren ebakuntza kirurgikoak, egun Asuncion klinikan egiten diren ebakuntza kirurgiko gehienak izango dira. Beraz, kirurgiagatiko ospitaleratzeak eta kirurgia konplexuak Donostian egingo dira, orain arte bezala.

Azpiegiturak honako zerbitzuak eskainiko ditu: 18 espezialitate, 24 orduko larrialdi zerbitzua, etxeko ospitalizazioa, errehabilitazioa eta fisioterapia, eta zenbait laguntza-zerbitzu.

  • Kanpo kontsultetako arreta espezializatua eta ondorengo espezialitate mediku eta kirurgikoetako Eguneko Ospitalea:
    • Kardiologia
    • Pneumologia
    • Dermatologia
    • Neurologia
    • Endokrinologia
    • Erreumatologia
    • Barne Medikuntza
    • Errehabilitazioa
    • Hematologia
    • Osasun Mentala
    • Tokoginekologia
    • Traumatologia
    • Oftalmologia
    • Otorrinolaringologia
    • Urologia
    • Kirurgia Orokorra
    • Anestesiologia (minaren arreta barne)
    • Digestio-aparatua 
  • Kirurgia handi anbulatorioa
  • Errehabilitazioa y fisioterapia
  • Ospitalizazio medikua
  • Etxeko ospitalizazioa
  • 24 orduko larrialdi zerbitzua
  • MIR irakaskuntza Familia Medikuntza
  • Laguntza zerbitzuak
    • Erradiodiagnostikoa erradiologia konbentzionalarekin, Ekografia, OTA eta EMN
    • Oinarrizko Laborategia.
    • Farmazia.
    • Prebentzio Medikuntza.
    • Lan Osasuna.
  • Zerbitzu Orokorrak
    • Administrazioa eta Kudeaketa
    • Kudeaketa Sanitarioko Unitatea
    • Informatika
    • Unitatea Biltegia eta hornidurak
    • Elikadura eta sukaldea
    • Mantentzea

Ospitale berriak, halaber, jada Tolosaldean eskaintzen diren Osasun Mentala eta Tokoginekologia zerbitzuak ere hartuko ditu, -osasun mentala erakunde independente gisa eskaintzen da egun eta tokoginekologia Donostialdea ESIren menpe.

Ohe-kopuruari dagokionez, ospitalizazioko 50 ohe izango ditu, eta egonaldi ertainerako edota susperraldirako 20 ohe gehiago izango ditu. Plan Funtzionalak jasotzen duen Kirurgia Handi Anbulatorioaren atalean, Asuntzion Klinikan egiten diren ebakuntza kirurgiko gehienak jasotzen dira, eta ebakuntza konplexuak, orain arte bezala, Donostiako Unibertsitate Ospitalean egingo dira.

Bestalde, kirurgiarako eta endoskopietarako eguneko ospitale kirurgikoak bi endoskopia gela eta kirurgia handi anbulatoriorako bi ebakuntza-gela izango ditu. Era berean, kirurgia txikirako hirugarren ebakuntza-gela bat ere egongo da.

Larrialdiei dagokienez, osasun zentroetan artatuko dira ohiko ordutegian eta gainerako orduetan Tolosaldeko ospitalean. Hau da, EAG ospitale berrira eramango da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean