Osasun sistema publiko eta integral baten alde dagoela adirazi du EH Bilduk

Erredakzioa 2023ko mai. 15a, 11:02

Andu Martinez de Rituerto: "Alkate makila hartu eta hurrengo egunean osasun sailburuari urgentziazko bilera eskatuko diot"

Tolosako EH Bilduk agerraldia egin du eskualdeko ospitale publikoarekin duen konpromisoa berriz adierazteko eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako Plan Funtzionalaren inguruan bere iritzia azaleratzeko.

Alkatetza eskuratuz gero osasun arloan hartzen dituen konpromisoak aurkeztu ditu Mtz de Rituertok: “Alkate makila hartu eta hurrengo egunean Osasun Sailburuari urgentziazko bilera eskatuko diot, eskualde honen eskaera historikoa mahai gainean jartzeko. Eta horrekin batera, Sailak eskuartean dituen asmoak jaso eta Tolosako herritarrei jakinaraziko dizkiet. Batzar publiko baten bidez, hortik aurrera erakunde eta eragile guztion artean Tolosaldeko osasun sistema publikoak behar dituen zerbitzuak lantzea izango da eskatu eta bultzatuko duguna”

Tolosako Udalak ostegunean jasotako Plan Funtzionala aztertu du EH Bilduk eta Osasun Sailak aurkeztutako planak argi ilunak dituela ondorioztatu dute. Positiboki baloratzeko hainbat aspektu dituela adierazi dute, besteak beste, espezialitateak berreskuratzen baitira, eta errehabilitazioa eta etxe ospitalizazioa ere aurreikusten ditu planak. Baina aldi berean, soilik kirurgia anbulatorio handia jasotzen duela adierazi dute, eta gaixo kronikoen ospitalizazioa eta paliatiboen zaintza ez diraela aurreikusten. Gaur egungo egoerak sortutako hainbat korapilo ez dituela askatzen jakinarazi dute eta ez dituela zenbait arazo argitzen: ospitale berriak Donostiako ospitalearekin eta Asuncionekin egituratuko duen harremana ez dutela argitu, ez duela jasotzen zein izango den Tolosaldeko erreferentziazko klinika. eta azkenik, ez duela esaten zer gertatuko den Asuncion Klinikarekin eta bertako langileekin.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean