KRONIKA

Etxeko azken partiduan lortutako garaipenak aho zapore gozoa utzi dio Tolosa Eskubaloiari

Erredakzioa 2023ko mai. 8a, 15:47

Aho zapore onarekin amaitu du Tolosa Eskubaloiak denboraldi honetako etxeko azken partidua.  Talde urdinak 32-31 irabazi dio Il Capo Hondarribia - Bidasoa taldeari. Aurreko hiru jardunaldietan puntu bakarra lortuta zen talde urdina eta duela bi aste aurkari zuzena den Eibarren kontra galdu ondoren taulako bosgarren postura jaitsi zen.

Azken jardunaldiaren faltan taulako bosgarren postuan dago taldea, oraindik badu laugarren postura igotzeko aukera. Tolosa Eskubaloiak denboraldi ona egin du, azken partiduetan emaitza aldetik txakalaldia izan duen arren, nabarmentzekoa da abendutik urtarrilera bitartean bederatzi partidutan ez zuela porrotik jaso. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA