Tolosako kaleak zeharkatu ditu osasungintza publikoaren aldeko manifestazio jendetsuak
Eskualdean behar bezalako osasun arreta jasotzen ez dela salatu du TOPAk. "Aspertuta eguneroko jarduera penagarriarekin kontraesanean dauden adierazpenak entzuteaz. Ez dakigu ia ezer ospitale berriaz eta are gutxiago plan funtzionalaz. Eta ez dakigu, era berean, zer etorkizun izango duten Asuncion klinikak eta hango langileek" adierazi du Jon Irastorza, TOPAko kideak.