Tolosaldeko osasun arreta lehia politikotik atera behar dela adierazi du TOPAk

Jon Ros Aramburu 2023ko mai. 3a, 18:35

Alderdi politiko guztiek norantza berean arraun egiten badute Tolosaldeak EAEko gainerako eskualdeek bezalako arreta jasotzea errazagoa izango dela uste du TOPAk

TOPAk maiatzak 6ko manifestazioan alderdi politikoek, udalek, sindikatuek, gizarte mugimenduek eta herritar guztiek batera bultza egin dezaten eskatu du. Manifestazioa Trianguloa Plazatik abiatuko da larunbatean, 12:30ean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA