Zarata eta Bibrazioei buruzko Udal Ordenantza behin betikoz onartuta

Erredakzioa 2023ko api. 28a, 10:36

Urtarrilean hasieraz onartu zen Zarata eta Bibrazioei buruzko Udal Ordenantza berria. Agerraldi publikoan egon den bitartean helegiterik egon ez denez, behin betikoz onartuta geratu da. Ordenantza berri honen helburu nagusia, herrian aplikatzeko kutsadura akustikoari eta bibrazioei buruzko tokiko arautegia zehaztea da, kutsadura akustikoa prebenitu, murriztu eta zaintzeko. Tolosako udal-mugarteko herritarrentzat, ondasunentzat eta ingurumenarentzat zarata eta bibrazioek sor ditzaketen kalteak eta eragozpenak ekiditeko eta murrizteko helburuarekin.

Guztira, 8 atal ditu ordenantzak eta arlo ezberdinak arautzen dira: ingurumeneko zarata, jardueren erregulazioa, eraikinentzako erregulazioa, bide publikoko instalazio eta jarduerak, motordun garraioaren zirkulazioa... aplikazio eremua zehazteaz gain, kalitate akustikoaren helburuak, zarataren eta bibrazioen mugak eta mugen balioak, neurketak egiteko metodologiak eta salbuespenak zehazten dira. Baita ere, hartu beharrekoa prebentzio neurriak ere.

Apirilaren 27ko Osoko Bilkuran jorratu ziren gaiak ondorengoak izan ziren:

1- Akta hau onartzea: 2023ko martxoaren 30eko Ohiko Osoko Bilkurakoa. (00:00:37:39)

2- Onartzea Tolosako Udala 228/2023 prozedura laburtuan pertsonatzea. LAB sindikatuak jarri du auzi-errekurtsoa 2022ko abenduaren 15eko akordioaren aurka; hain zuzen, Giza Baliabideen Arrazionalizazio Planean borondatezko erretiro aurreratuari buruz jasotako neurriak indargabetzen eta ondoriorik gabe uzten dituen akordioaren aurka. (00:00:59:38)

3- Onartzea 2023/2024 ikasturteko prezio publikoen aldaketak: Euskaltegia, kultur tailerrak eta Musika Eskola. (00:20:08:40)

4- Hasieraz onartzea Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen Erabilera eta Funtzionamendua Arautzeko Udal Erregelamendua. (00:25:34:13)

5- Zarata eta bibrazioei buruzko udal ordenantzaren behin betiko onespenaren berri ematea. (00:26:07:06)

6-Galderak eta eskaerak. (00:27:40:33)

Hemen dituzue azken hilabeteetako osoko bilkurak ikusgai.

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA