Migratzaileen ezohiko erregularizazioaren aldeko mozioa aho batez onartu da. Gai-zerrenda:
- Akta hau onartzea: 2023ko martxoaren 2ko Ohiko Osoko Bilkurakoa. (00:00:21:47)
- 2023-2026 urteetarako Tolosako Udaltzaingoaren Plan Zuzentzailea onartzea. (00:01:08:48)
- 2023ko lanpostu Zerrendaren akatsen zuzenketa onartzea. (00:11:44:22)
- ELAk jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoan pertsonatzea. 2022ko abenduaren 15eko akordioaren aurka jarri dute auzi errekurtsoa, hain zuzen Giza Baliabideen Arrazionalizazio Planean jasotako borondatezko erretiro aurreratuari buruzko neurriak indargabetzen eta ondoriorik gabe uzten dituenaren aurka. (00:13:43:14)
- Onartzea Tolosako Ekinbide Etxeari errekerimendua egitea eta Euskal Herria plazako 1ean kokatutako eraikinaren jabari publikoko emakida esleitzea. (00:35:20:11)
- 2023/2 Kreditu aldaketaren berri ematea; kreditu txertaketaren modalitatekoa da. (00:38:10:37)
- Udalaren eta bere erakunde publikoen dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantza orokorraren behin betiko onespena. (00:50:52:01)
- Mozioa: Migratzaileen ezohiko erregularizazioaren aldekoa. (00:52:07:40)
- Galderak eta eskaerak. (01:17:03:00)
Hemen dituzue azken hilabeteetako osoko bilkurak