KRONIKA

Inauterietako ajeak Laskorainen porrota eragin du

Joanes Imaz Akizu 2023ko ots. 27a, 14:19

 

Talde horitxoak igoerako play offaren borrokan aurkari zuzena den taldeari ezin izan dio aurre egin. Porrot honekin lau puntura du orain Tolosako taldeak igoera fasea jokatzeko aukera ematen duen laugarren postua. 

Laskorain KEko gizonezkoen taldeak ez dago boladarik onenean. Larunbatean Usabal kiroldegiko kantxan partiduaren lehenengo zatian Aurrera de Vitoria aurrratu zen markailuan. Atsedenaldiaren ondoren talde horitxoa saiatu bazen ere, ate aurrean ezinean ibili zen. Aurrera de Vitoriak 0-2koa sartu zuenean, lehia erabakita geratu zen. 

Azken bost partidutan, lau puntu

Taldea bolada eskasean dago, aurreko astean Lagun Onaken kantxan berdindu egin zuen. Liga amaitzeko 10. jardunaldiren faltan sailkapen  taulan seigarren postuan dago taldea, laugarren postua sei puntura dauka. Asteburuan Goraren kantxan jokatuko dute tolosarrek. Bilbotarrak sailkapenaren zuloan daude.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean