Beste urte batez ere oilarraren jaitsierarekin hasi dira Orexako festak

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko maiatzaren 3a

Asteburuan zehar egitarau oparoa izango dute herriko festek.

Santa Krutz jaiak asteburuan zehar ospatuko dituzte herritarrek, maiatzak 3, 4 eta 5ean hain zuzen eta hauxe da egitaraua:

Ostirala:

  • 12:00 - Oilarraren jaitsiera eta Orexa Sariekin ekitaldia
  • 14:00 - Herri-bazkaria eta tarta lehiaketa elkartean, ondoren, herriko Triviala
  • 20:00 - Triki-poteoa eta sardin-jana Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagak alaituta
  • 00:00 - DJ BULL

Larunbata:

  • 16:30 - Haurrentzako puzgarriak eta txokolatada
  • 21:00 - Herri-afaria ganbaran
  • 00:00 - Gabezin taldearen kontzertua
  • Ondoren - DJ Nikolas Ormaetxea
  • Goizaldera - gosaria

Igandea:

  • 12:00 - Hamaiketakoa ostatuan Urdaiazpikoa Miker Artolak moztuta
  • 17:30 - Bertso-pilota
    • Pilotariak: Urmeneta Esnaola vs Olasagasti-Urruzola
    • Bertsolariak: Amaia Agirre eta Unai Mendizabal
  • 19:00 - Sagardo dastaketa
  • Amaitzeko - oilarraren igoera

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA