Eltxo Trail lasterketaren X. edizioak lokatza eta lehia izan ditu protagonista Orendainen

Erredakzioa

Amets Aranberri, Amagoia Iribar, Adrian Pajares eta Norah Muzas izan dira azkarrenak proba luzean eta motzean, hurrenez hurren.

Orendainek Eltxo Trail lasterketaren X. edizioa hartu du larunbat honetan. Euriak eta lokatzak baldintzatutako jaurdunaldian, korrikalariek bi distantziatan lehiatu dira: proba luzean, 21,2 kilometroko ibilbidean, eta motzean, 8,4 kilometrokoan.

Proba luzean, Amets Aranberri aizarnarra izan da azkarrena gizonezkoetan, 1:29:38 denborarekin. Bigarren postuan, Gaizka Lasa (1:34:14) legorretarra iritsi da helmugara, eta hirugarren postuan, Unai Altuna (1:37:53) alegiarra. Emakumezkoetan, Amagoia Iribar oriotarra nagusitu da, 2:00:39 denborarekin. Irati Larrañaga (2:01:16) usurbildarra bigarren izan da, eta Eneida Etxabe (2:07:01) getariarra, hirugarren.

Distantzia motzean, Adrian Pajares lazkaotarrak irabazi du gizonezkoen sailkapena, 35:41 deborarekin. Oier Garaiburu (35:53) berastegiarra bigarren izan da, eta Anartz Azpiroz (36:14) hirugarren. Emakumezkoetan berriz, Norah Muzas donostiarra iza da garaile, 44:21 denborarekin. Eneritz Aramendi (45:56) azpeitiarra bigarren sailkatu da, eta June Lizeaga (48:54) tolosarra, hirugarren

Eguraldiak zailtasun gehigarria erantsi die bi probetako ibilbideei, baina parte-hartzaileek mendiko erronkari aurre egin diote. Bihar, urriak 19, Eltxo Trail X. edizioaren erreportaje osoa egongo da ikusgai 28 kanalean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA