KRONIKA

Iñarra eta Larrañaga azkarrenak luzean, Mintegi eta Oiarzabal motzean

Erredakzioa 2023ko urr. 21a, 18:00

Eltxo Trailen zazpigarren edizioan lasterketa azkarrak ikusi dira. 21 kilometroko proba Ander Iñarrak egin du denborarik onena, 1:25:33ko kronoa eginda probaren errekorra ezarri du.  Podiuma Iñaki Olanok eta Axier Artolak osatu dute. Emakumezkoetan ere proba lehiatua jokatu da; azkarrena Irati Larrrañaga izan da, Leire Elolak bigarren postua lortu du eta Irene Iturriak hirugarrena.

Zazpi kilometroko proba Unai Mintegik eta Lola Oiarzabalek irabazi dute. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA