EAJ-PNVko Udal Taldeak EH Bilduko Udal Gobernuak 2025erako aurkeztu zituen aurrekontuen aurka bozkatu zuen pasa den abenduaren 23an ospatu zen Ohiko Osoko Bilkuran, herriarentzat ez-nahikotzat jo zituelako

Erabiltzailearen aurpegia Tolosako EAJ-PNV 2025ko urt. 9a, 10:32

Udal Gobernuak 2025erako aurkeztutako aurrekontuek zalantza haundiak sortu ditu EAJ-PNV Udal Taldean eta, batez ere, herria inmobilismo batean murgilduta ikusten dutelako kontrako bozka eman zuten

Tolosako EAJ-PNVko Udal Taldeak kontrako bozka eman zien 2025erako EH Bilduko Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuei pasa den abenduaren 23an ospatu zen Ohiko Osoko Bilkuran. Aurkako bozka hori arrazoi ezberdinetan oinarritzen da:

  1. Talde jeltzaleak lehentasunezko eta egingarriak ziren hainbat proposamen luzatu zizkion Udal Gobernuari, eta herriari prentsan negoziatzearen aldekoak zirela adierazi bazioten ere, jasotako proposamenak ez zituzten aurrekontuetan apenas aintzat hartu nahiz eta herriarentzat egokiak izan.
  2. Udal Gobernuak aurrekontuetarako egindako proposamen berrietan, inbertsio gehienen garrantzia inbertsio aurrekontu guztiarekiko, txikia zen; beraz, pisuzko proposamen berri gutxi zeuden bertan. Zentzu honetan herria nahiko geldi dagoenaren islada bat badela iruditzen zaio oposizioari. Azterlan eta prozesu partehartzaile asko egiten direla, eta hauek egokiak izan daitezkeen arren, aurrerapausoak eta proiektu berriak eskatzen dizkio Udal Gobernuari. Herriak ezin du legegintzaldi osoa azterlan eta prozesu partehartzaileen zai pasa.
  3. Udal Gobernuak, 2024rako egin zituen aurrikuspenetan, personal gastua asko igo zuen inbertsioen ejekuzio maila haunditzekotan, eta hau, aurreko urteetako ejekuzio mailaren azpitik gelditu da. Talde jeltzalearentzat kezkagarria da gastu korrontea horrela igotzea, honen onura herriak jasoko ez baldin badu.
  4. Aurrekontu partehartzaileei dagokienez, auzoetan sortzen diren lan-taldeek auzoa benetan ordezkatzen dutela, hau da, nahi duen herritarrak parte hartzeko aukera duela eta modu horretan aniztasunari erantzun egokia ematea, bermatzea eskatu dio Udal Gobernuari. Aldi berean, herriarengan espektatiba faltsuak sor ez daitezen, proposatzen diren eskaerak benetan ejekutatzea ere eskatzen dio Udal Gobernuari, 2024ean gertatu dena ez errepikatzeko, non proiektu garrantzitsuak gauzatu gabe gelditu diren.
  5. EAJ-PNV Udal Taldeak egindako zortzi proposamenetatik, bakarra onartu du Udal Gobernuak, Ikasgela Iraunkorrarena. Proposatutako tokia ez dute onartu (Oriaburu eraikina), eta Berazubiko Estadioan Udal Gobernuak aurrikusten duen proiektuak beste erabilera posible batzuk izango dituelako, eskaria %100ean betetzen ez dela iruditzen zaio talde jeltzaleari. Edozein kasutan, herriak ikasgela egonkor bat izatea pozgarritzat hartu du oposizioak.
  6. Talde Jeltzaleak pertsonal gastuan jarraitzen den politika ere ezin du ulertu. Udal komunikazio estrategia indartzea, hain zuzen, beste sail batzuk ahulago ikusten diren bitartean (polikiroldegian udal langile baten plaza amortizatuz, adibidez), konpartitu ezin duen estrategia da.
  7. Gastu korrontea azkenaldi honetan asko igotzen ari dela ere kezka haundiarekin ikusten du. Hau sarrera korronteekin finantzatu beharko da, eta honek zerga eta tasen beharra suposatzen du, herritarrengan etorkizunean eragin kaltegarria izan lezakeelarik.

Dena den, talde jeltzaleak lanean eta proposamen berriak lantzen eta helarazten jarraituko du etorkizunean ere tolosarren interesak eta ongizatea babestu asmoz.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean