Azaroaren 23tik aurrera, trafikoan aldaketak izango dira Zubiondo inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala

Azaroaren 23an hasiko dira Zubiondo eraikineko fatxada berritzeko lanak, eta obrek eragina izango dute inguruko trafikoan.

Lanak direla eta, honako aldaketa hauek egingo dira:

  • Edukiontziak lekuz aldatuko dira: paper-fabrikaren parean dagoen autobus geltokira eramango dira.
  • Bidegorria itxita egongo da: paper-fabrikaren paretik Garazi loradendarainoko bidegorri zatia itxita egongo da.
  • Aparkalekua itxita egongo da: ernio bidea 3ko aparkaleku plazak ezingo dira erabili.

Obrek hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusten da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA