Ohi bezala, Azoka Berezian postutxoa jartzeko izen-ematea ireki da eta irailaren 25 arte egongo da aukera horretarako. Azokaren ordutegia goizeko 10:30etik 14:30era izango da.
Janari ekoizleek eta artisauek goizeko 09:30erako iritsi beharko dute Zizurkilgo herrigunera bakoitzaren postua prestatzeko. Garaiz etortzea eskertuko genuke, muntaia ondo antolatu ahal izateko.
Antolakuntzak hurrengo erraztasun hauek emango ditu:
- Postu estalia eta mahaia
- Mantela
- Postuaren izen eta ezaugarrien kartela
Postua erreserbatzeko eskaera egitea beharrezkoa izango da. Eskaera web orriko on line atarian (egin klik hemen) egin daiteke edo presentzialki udal bulegoetan. Guztiz bete gabeko eskaerarik ez da onartuko. Eskaera betetzeak ez du esan nahi azokan parte hartuko denik.