Atzo arratsaldeko Santio Jai Batzordearen bileran lehiaketara aurkeztutako 12 proposamenen artean aukeratzeko bozketa egin zen eta Malen Murielen lanak jaso zituen boto gehien. Horrela, eskuz egindakoa den eta Santioekin lotutako figura ezagunak dituen irudi eder hau izango da Villabonako festetako egitarauan eta kartelean agertuko dena.
Lehiaketa irabazita, 500 euroko saria jasoko du Malenek eta sari hori Santio egunean jasoko du, 14:00etan Erreboteko plazan egingo den sari banaketa ekitaldian.
Zorionak, Malen!