Uztailak 20, izena emateko azken eguna
Etxeondoko kuadrillen bazkarian izena emateko azken eguna uztailaren 20a izango da, osteguna, eguerdiko 12:00etan.
Izena emateko bi modu daude: aurrez aurre, uztailaren 20an bertan, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), 09:00etatik 12:00etara, edo posta elektroniko bat bidaliz etxeondobazkaria@gmail.com helbidera. Mezuan kudrillaren izena eta kide kopurua zehaztu beharko dira. Antolatzaileek izen-ematea posta elektroniko bidez egitea gomendatzen dute.
Mahaiak eta aulkiak banatzeko hurrenkera, zozketa bidez
Aurten ere, mahaiak eta aulkiak banatzeko hurrenkera zozketa bidez zehaztuko da. Zozketa hau txupinazoaren unean egingo da, eta hautatutako zenbakia lehena izango da mahaiak eta aulkiak banatzeko ordenan. Hurrenkera hori uztailaren 25ean argitaratuko da Udalaren webgunean, eta posta elektronikoz ere bidaliko zaie izena eman duten guztiei.
Materialaren banaketa, Etxeondoko parkean
Koadrilen bazkarirako aulkiak eta mahaiak uztailaren 28an bertan banatuko dira, eguerdiko 12: 00etan, Etxeondoko parkean.
Aurrez izena eman ez duten kuadrillentzat
Kuadrillaren batek ez badu ezarritako epearen barruan izena eman eta bazkarian parte hartu nahi badu, honako prozedura hau jarraituko da: uztailaren 28an, 13:30etik 14:00etara, jaietako brigadako kide bat Txermingo ikastolan egongo da eta mahaiak eta aulkiak banatuko dizkie aldez aurretik izena eman ez duten kuadrilla horiei. Kuadrilla bakoitzak bere kabuz eraman beharko ditu mahaiak eta aulkiak Etxeondora, eta, bazkaria amaitutakoan, brigadakoek adierazitako lekuan utzi beharko dituzte, Etxeondon bertan.
Eguraldiak laguntzen ez badu
Eguraldi txarra izanez gero, kuadrillen bazkaria Txermingo ikastolan egingo da. Baldintza meteorologikoak zalantzazkoak badira, herri batzarra egingo da uztailaren 28an bertan, 10:30ean, Berdura plazan, eta bertan erabakiko da non bazkaldu.