Kirolak Tolosaldean

Tolosak bana berdindu du Eibarren aurka

Tolosak denboraldiko lehenengo puntua lortu du. 

Emakumezkoen Hirugarren Mailako bigarren jardunaldiko lehia jokatu zuen larunbatean Tolosak. Eibar izan zen Usabalera etorri den lehen aurkaria, talde armaginaren aurkako partida banakoarekin bukatu zen. Etxeko taldea partidako lehenengo minutuan aurreratu zen, Eneritz Itxaso izan zen golegilea. Banakoa, 34. minutuan iritsi zen, Maren Aizpuruak baloia bere atean sartu zuen.

Bi lehia jokatu ondoren, Tolosa sailkapeneko 10. postuan dago. Lehen jardunaldian Athetic-en zelaian galdu ondoren, Eibarren kontra lortutakoa izan da talde urdinak erdietsi duen lehenengo puntua.

Asteburuan Pauldarraken zelaian jokatuko du hurrengo lehia.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA