Partida gogorra izango zela aurreikusten zuen talde urdiñak, hala izan da. Lehen minututik aurkariak erritmo altua jarri dio neurketari, eta 6. minutuan aurreratu da markagailuan. Hala ere, urdiñek ez dute etsitu, eta 36. minutuan Goar Zabalaren eskutik.
Bigarren zatian norgehiagoka irekia izan da, eta edonork eraman zezakeen garaipena. Aukera argienak Tolosa CF-k izan ditu, eta azken minutuetan neurketa erabat bizitu da. Amaiera aurretik, falta jaurtiketa batean, aurkariak 1-2koa egin du. Horren aurrean, urdiñek erreakzionatu eta gorputza aurrean jarri dute puntu preziatua bilatzeko. Presio horri esker, aurkariaren arean sortutako jokaldi batean, Oskitz Goenagak sartu du 2-2koa.
Lortutako puntuarekin, taldeak oraindik sailkapeneko beheko postuetan jarraitzen du, 12 punturekin. Erregulartasuna lortzea kosta egiten ari zaion arren, taldea gogor lanean jarraitzen ari da norabide egokian.
Lanean jarraituz gero, esfortzuak bere fruituak emango ditu. Aupa mutilak!