Sentsazio onak Quinton
Liga hasierako jardunaldiak oso itxura ona utzi zuen: 1-2ko garaipena lortu zuen CMO Valves Lauburu Ibarrak Sala Quintoren kantxan, eta Ibai Valverderen taldeak neurketaren zati handi batean argi nagusitu zen. Lan handia egin eta gero iritsitako garaipena izan zen, eta, taldea oraindik forma hartzen ari bada ere, hasieratik lehiatzeko sendotasuna erakutsi zuen.
Aurkaria: gosez datorren igo berria
Mondrate C.D. joan den denboraldiko Hirugarren Mailako 6. Multzoko txapeldun gisa iritsiko da Belabietara. Emaitza horri esker, zuzeneko igoera lortu zuen Bigarren Maila B-ra. Kategoria hoentan berria da, beraz, baina aurreko denboraldian bere multzoan nagusitasunez aritu izanaren bultzadarekin egingo dio aurre erronka berri honi. Mailaz igotako taldeek bi aurpegi erakutsi ohi dituzte kategoria berriko estreinaldian: ezer galtzekorik ez duenaren ausardia, edo maila handiagoak eskatzen duen hasierako errespetua. Arrasateko taldeak Belabietan egingo duen lehen bisitan zein aurpegi erakusten duen ikusi beharko da.
Partidaren gakoak
● Etxeko lehen partida eta zaleen aurrean berriro jokatzeko pizgarria.
● Quintoren aurka lortutako garaipenak emandako konfiantza, baina baita igo berria den eta motibazio handiz datorren aurkari baten aurrean ez erlaxatzeko eskakizuna ere.
● Forma hartzen ari den taldea: zortzi jokalari berri ditu plantillan, eta partida bakoitza automatismoak fintzeko beste aukera bat izango da.
Oraingoz, ez dago argi Pedro Guaglianone deialdian izango den ala ez, transferaren tramitazioa dela eta.
Sarrerak eta bazkide kanpaina
Belabietan partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko gure plataforma ofizialaren bidez:
Eta oraindik klubeko kide ez bazara, gogoratu bazkide kanpaina azken txanpan dagoela. Egin zaitez bazkide, bazkide berri bakoitzak klubari laguntzen baitio eta denboraldi honetan Belabieta berriro ere galdara izan dadin ahalbidetzen baitu.
Quinton jokatutako 1. jardunaldiko kronika osoa klubaren webgunean errepasatu dezakezu.