Belabieta garaile, 2-1 derbian

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu KE 2025eko azaroaren 3a

Pol eta Chukyk derbiko 3 puntuak eman dizkiote CMO VALVES LAUBURU IBARRA-ri.

Belabieta kiroldegian harmailak ia beteta eta giro ederrean, ANTIGUOKO KE ESTUDIO DENTAL BARRENECHEA aurka jokatutako derbian lortu zuten garaipena piparreroek; markagailuan alde estua izan arren, jokoan nagusi izan ziren moreak.


Partida hasieran, etxekoak oso sartuta egon ziren jokoan, baloia denbora luzez izanik. Horren fruitua, 6. minutuan iritsi zen: Marcos-ek Chukyri bidali, honek aurrelariaren gainetik pasea eman, eta Polek, astebeteko lesioaren ondoren itzuli eta gero, baloiarekin lehenengo ukituarekin atezaina gainditu eta gol egin zuen.


Mikel Diestrok zuzendutako mutilek nagusitasuna izan zuten, arrisku gutxiko jokaldiak ikus zitezkeen bi ateetan, eta markagailuko 1-0ekoa iritsi zen atsedenaldira.


Bigarren zatia bi taldeentzat paretsuagoa izan zen, ateetan arrisku gutxiago zegoelarik. Marcos-ek oso joko txukuna egin zuen gehiena zelaian erdian jokatuz. Aitorrek markagailua berdindu zuen faltaz, ANTIGUOKO KE Estudio Dental Barrenechearen jokalari bat bakarrik geratu zela baliatuz. Marcos-en eskutik iritsi zen bigarren gola, Chukyk 2-1ekoa ezarriz, markagailuari buelta emanez.


Horren ostean etxeko taldeak ez zuen larregi sufritu, aurkariaren azken saiakerek ez baitzuten fruiturik eman. Chuky izan zen markagailua itxi zuena segundoro bat falta zela, baina epaileek ez zuten baliozkotu aurretik amaiera adierazi baitzuten.


Horrela, Ibarra taldeak bigarren garaipena lortu zuen jarraian, eta jada zazpi puntu ditu sailkapenean.


Hurrengo jardunaldia Irunean, San Juanen zelaian izango da, igandean, arratsaldeko sei t’erdietan. Aurkari nahiko du maila berekoa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA