CMO Valves Lauburu Madrilera begira, erritmoa eten gabe mantentzeko asmoz

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu KE 2025ko urr. 24a, 14:16

Asteburu honetan, CMO Valves Lauburuk bigarren B mailako zazpigarren jardunaldia jokatuko du, eta ez da nolanahiko erronka izango: Madrilgo U.D. Loeches taldearen kantxan arituko dira Diestrok gidatutakoak, talde sendo baten aurka eta pista zail batean.

Asteburu honetan, CMO Valves Lauburuk bigarren B mailako zazpigarren jardunaldia jokatuko du, eta ez da nolanahiko erronka izango: Madrilgo U.D. Loeches taldearen kantxan arituko dira Diestrok gidatutakoak, talde sendo baten aurka eta pista zail batean.

Morautek sasoi hasiera aparta izaten ari dira: lau garaipen eta bi berdinketa daramatzate, eta oraindik porrotik jaso gabe daude. Helburua argia da: bolada onari eutsi eta beste hiru puntu poltsikoratzea, baina ez da lan erraza izango. Zoritxarrez, Ibarrakoek hainbat baja garrantzitsu izango dituzte, ohiko dinamiketan funtsezkoak diren jokalariak faltako baitira. Egoera horrek aldaketak egitera behartuko du talde teknikoa, baina Pinsequen erakutsitako adoreak eta elkartasun konpromisoak esperantza handia eman dute.

Taldeak bere batasunean sinesten jarraitzen du, eta ahalegin kolektiboaren bidez beste behin erantzuna emateko prest dago. Loechesen aurkako neurketa benetako probatzat dute, are gehiago asteartean Tafaren aurka Belabietan 20:00etan jokatuko duten Kopa partidaren atarian.

Helburua? Garaipentsarien eustea eta garaipen berri batekin bueltatzea, lesiorik gabe. Morauten zaleek ilusioz jarraitzen dute taldearen ibilbidea, denboraldi hau berezi bihurtu ari da jada, bata bestearen atzetik datozen garaipenek eta iten onarekin.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA