Gol festa Belabietan Villa de Quelen aurkako norgehiagokan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu KE 2025ko ots. 24a, 10:05

Lauburuk 8-0 irabazi dio Villa de Queli partida oso batean, nahiz eta astean zehar pilatutako bajak kontuan hartuta, moratuek zalantza askorekin egin zioten aurre jardunaldiari.

Gorkaren hutsune luzeari Marcosen eta Victorren lesioak gehitu behar zaizkio. Zumarragakoa osatze bidean da eta taldea gogotsu dago Belabietako pistan gozatzen ikusteko eta Ibartarrei ligako azken txanpan laguntzeko.

Partida serioa egin zuten berriz ere Diestroren mutilak; ustekabean hartzeko tarterik ez zuten utzi eta 3-0eko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira, Txiki eta Chukyren golekin. Errioxarrek ez zuten Manuren atea apenas uzkurtu, eta gertatutakoan Salamancakoak ez zien hura gainditzeko inolako aukerarik eman. Penalti bikoitza bat ere gelditu zuen, 40 minutuetan oso sendo agertu zelarik.

Bigarren zatiak ez zuen gidoia aldatu, golak bata bestearen atzetik etorri ziren eta taldeak, lasai, erasoan gozatu egin zuen. Zaleak ere gozatu ederra hartu zuten, Txikik dobletea egin zuen, Zalduak bat sartu zuen eta Martin, Legorretako gazteak, gogoan izango duen hack trik egin zuen.

Jardunaldiari dagokionez, Pinsequek mahaian kolpea eman eta Picassenten 2-7 gailendu zen, ohorezko postuak are gehiago estutuz; Otxartabek estropezu txiki bat izan zuen taula are gehiago trinkotuz eta lidergoa lehenengo postuaren bila doan Tafari emanez.

Gure moreak hirugarren postura igo dira eta liga amaiera zoragarria prestatzen ari dira, jokatzeko dauden lehen bosten arteko partiduekin. Play offaren amaiera eta hurrengo errege kopako taldearen ordezkariak erabakiko dira.

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean