Zer geratzen zaio Euskal Herriari reggaetoiarekin?

Erabiltzailearen aurpegia Andrea Vitoria "Ayvee" 2023ko mar. 15a, 11:27

Dilema handia dut eta ez nuen espero horrenbeste eragingo zidanik. 

Gaur egungo gazteriaren gehiengoak (eta ez gazteriak bakarrik) reggaetoia kontsumitzen du edozein lekutan. Kaletik oinez joan eta taberna edo autoetan entzuten diren kantak, edo playlist eta Top zerrenda esanguratsuenetan azaltzen direnak. Baina zer gertatzen da eukal entitateetan, gobernuak kontrolpean dituen irrati edo eta telebistetan reggaetoiarekin? Hainbat puntu ditut egoera hau aztertzeko eta denak azpimarratu nahiko nituzke.

Hasteko, euskal kultura musikala, orain dela 30 urte zeramaten pertsona berdinak eramaten dute, eta ez dute berrikuntzarik egiten, esaten den bezala “están chapados a la antigua”. Euskal Herrian hori asko pasatzen dela iruditzen zait. Kultura oso aberasgarria dugu eta hori zaintzea eta indarra sustatzea garrantzitsua dela iruditzen zait, baina ez gara hortik ateratzen. Mundua aldatzen dijoa eta guk pausu oso txikiak ematen ditugu mundura moldatzeko. Ba horixe pasatzen da euskal musikarekin eta reggaetoiarekin. Soilik kulturara lotuta dauden lau taldeak zabaltzen dituztela, rock, txalaparta edo trikitixa sartzen dituztelako beraien edukietan. Performanceak oso interesgarriak iruditzen zaizkit eta ez diot botererik kendu nahi horrelako musikari. Baina zergatik ez dugu berrikuntzarik sartzen?

Bestalde, reggaetoia matxista delaren aitzakia erabiliz, mapatik guztiz ateratzen dute estilo musikal hau. Zergatik? Noiztik da estilo musikal bat matxista? Matxista letrak idazten dituen persona da, ez erritmoa. Eta ikusi denez, geroz eta reggaetoi gehiago dago ez dena matxista. Gainera, estilo musikal guztietan sartzen dituzte letra matxistak eta horiei ez diskriminatzen. Zergaitik pasatzen da hau? Gizartea matxista delako eta edonork edonon egiten dituelako letra hauek. Orain dela urte pare bat, gogor jo zuen reggaetoi talde feminista Tremenda Jauría izan zen mundu guztia konzientziatzeko helburuarekin, baina ez hori bakarrik, lehenago ere emakumeen letra gehienak ez ziren matxistak nik uste kultura eta sexualitate puntua, matxistatzat hartzen dela. Eta izan ere, hor arrazismoa sartzen da. Beste ikuspuntu haundi bat, nire ustez, reggaetoia baztertzeko. Bai alajaina, Euskal Herria oso arrazista da eta horrelako adibideetan ere ikus dezakegu. Ea aitzakia hori alde batera utzi eta begiak gehiago zabaltzen ditugun. Noizbait geratu al zara pentsatzen arrazismoa ere izan daitekela? Izan ere reggaetoia, kultura latinoamerikarretik dator, Panama eta Puerto Rikotik. Bertan sortu zen reggaetoia dancehall erritmoak azkartu eta erderazko rapak sustatzeagatik. Beraz, nire ondorioetako bat ere arrazakeria da.

Bakoitzak bere estilo musikalak ditu, eta hori oso polita da, dibertsitatea sortzen delako eta erritmo desberdinak sustatzen direlako. Baina mesedez, ez utzi reggaetoia alde batera, espresatzeko, justizia soziala egiteko edo poztasuna sortzeko tresna bikaina dela iruditzen zait. Gainera, Euskal Herriak reggaetoia behar du. Badakizue zergaitik? Dantza egiten ikasi behar dugulako. Gehiago disfrutatu eta lotsa eta estereotipo denak alde batera uzteko. Animatu gehiago dantzatzera. Bizitza politagoa ikusten da. Gora reggaetoia!

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean