Kirolak Tolosaldean KRONIKA

Txapel erdia herrian geratu da

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko ira. 30a, 09:00

Urtero legez Irurako jaietan Ametsa Pilota elkartearen eskutik San Migel Xare Irekiaren finalak eman dira. Lehenik gaztetxoen txapelketa mistoaren finala jokatu da, kasu honetan Adei Gibelaldek eta Paule Fernandezek lortu dute txapela, Sara Agirre eta Izei Garmendia bikoari 25-23 irabazi ostean.

Gazteei dagokionez, Oxan Halsouetentzat laugarren garaipena izan da txapelketa honetan, bere bikoteak, Markel Mujika Irurarrak, lehen aldiz lortu du garaikurra. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA