Irurako EAJk maiatzaren 28ko Udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du, hiru ardatz nagusirekin: jarduera ekonomikoa bultzatzea, gizarte arreta indartzea eta herriko instalazioak, ekipamenduak eta zerbitzuak hobetzea.
"Ilusioz, ideia berriekin eta ekarpen positiboa egiteko gogoz aurkezten gara”, azpimarratu du Sagarna alkategaiak.
Sagarnak “belaunaldi berri bateko kide” gisa aurkeztu du bere burua, "politika arlora haize berriak” ekartzeko gogoz eta horrez gain, “erakundeetan edo enpresetan ibilbide luzea duten pertsonen babesa duena”. Hori horrela, Irurako hautagaitzak “gaztetasunaren eta esperientziaren arteko nahasketa interesgarria” duela adierazi du.
Hau da Irurako EAJren zerrenda. :
1. Gorka Sagarna Larrañaga.
2. Ana Jesus Leunda Gurruchaga.
3. Begoña Tolosa Mendia.
4. Imanol Lasa Zeberio.
5. Juan Ramon Bastarrika Azkoitia.
6. Jose Ramon Epelde Irizar.
7. Maria Cristina Santos San Sebastian.
8. Marta Castillo Iturralde.
9. Ana Jesus Armendariz Leunda.