Gorka Sagarna izango da Irurako EAJren alkategaia

Erredakzioa 2023ko api. 25a, 14:44

Gorka Sagarna alkategaia erdian, ezkerrean Eider Mendoza eta eskuinean Ana Leunda dituela

Maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeetan Gorka Sagarna Larrañaga izango da EAJren zerrendaburua.  Alderdiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Sagarnak erronka honi "ilusio handiarekin eta Irurako herritarren alde lan egiteko gogoarekin aurre egiten dio".

"Ohorea da niretzat hain gertu sentitzen dudan udalerri honentzat ekarpenak egin ahal izatea"

Sagarna Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, azken zortzi urteetan Foru Aldundiko Estrategia Digitaleko Zuzendaritzan ari da lanean. Aurrez, 28 Kanalean aritu zen beste zazpi urtez. 

Ekonomia eta gizarte zerbitzuak  zutabe nagusi

EAJren alkategaiak aurreratu du, lan eskaintzak gehitu asmoz, eragile ekonomikoekin gertutik lan egingo duela. Gainera, bereziki adinekoei zuzenduta, Iruran zaintza-eredu berria ezarri nahi du EAJk. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan aritzeko asmoa adierazi du.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA