Asteburuan bypass-a jarriko da N-1ean Ikaztegieta parean

Joanes Imaz Akizu 2023ko aza. 2a, 14:07

Urriaren 27an Ikaztegietako tunelean izandako luizia konpontzeko larrialdiko konponketa egin zen aurreko asteburuan. Gasteizerako noranzkoan dagoen tunelak behar dituen lan osagarriak egingo ditu orain Gipuzkoako Foru Aldundiak. Tunelaren giltzarrietan sare iragazgaitz berria jartzea aurreikusten da askatutako eremuetan, pinoietako bilketa puntuetara iragazten den ura bideratzeko. 

Lan hauek egiteko, ostiralean 18:00etatik astelehen goizeko 6:00ak arte, zirkulazioa by-pass bidez bideratuko da. Donostia aldera joateko erabiltzen den tuboa bi norabideetan zirkulatzeko egokituko da. Horez gain, lan horiek osatze aldera, erremate jakin batzuetarako errei mozketa puntualak egitea ere aurreikusten du Foru Aldundiak. 

Ikaztegieta inguruko herritarrei GI - 2131 errepidea erabiltzeko gomendioa egiten zaie, ibilbide luzekoei AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzekoa. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean