Gasteizerako noranzkoan ibilbide luzeak egiteko, AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzea gomendatzen da
Goizeko 3:00rak aldera Ikaztegietako tunelean izan den luiziaren ondorioz moztu dute errepidea.
Gorabeheraren irismena aztertzen ari dira une honetan eta, bien bitartean, kontrako noranzkoko hodian bi norabideko zirkulaziorako by-pass bat muntatu da. Aurreikuspenen arabera, urriaren 30eko (astelehena) 06:00ak arte mantenduko da egoera hori, eta hori izango da, errepide zatia segurtasun baldintzetan irekitze aldera, behin-behineko larrialdi-jarduketak egiteko behar izango den denbora.
Gasteizerako noranzkoan ibilbide luzeak egiteko, AP-8 eta AP-1 autobideak erabiltzea gomendatzen da, Bergaran barrena; eta inguruko herrietarako sarbideetarako, hala nola Ikaztegieta eta Legorreta, N-I zaharra erabiltzea gomendatzen da, egungo GI-2131.
🚧📢Bypass-a #N1 424-428 Km-en artean #Itsasondo-n. Tarte horretan errei bakarra norantza bakoitzarako.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) October 27, 2023
🚧📢Bypass en la N-1 entre los Pk 424-428 en Itsasondo . La circulación en el tramo es de un carril por sentido.
☎️011
#Trafikoa #Bypass #Ikaztegieta