Abuztuak 20, osteguna
- 22:00: San Bartolome zozketa, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
Abuztuak 21, ostirala
- 09:30: 5-12 urte bitarteko haur eta gazteen toka eta bola txapelketa, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.
- 11:30: XXXVI. San Bartolome bozeto-lehiaketako eta IX. Diseinu-lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.
- 11:45: Gazte kuadrillak plazan elkartuko dira.
- 12:00: Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Gaztezuloren eskutik. Jarraian, Ibarrako, Anoetako eta Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera, gazte koadrilen kalejira herrian barrena.
- 14:00: Gazte koadrilen bazkaria, San Bartolome plazan, herriko gurasoek prestatuta.
- 14:30: Gazte eguneko bazkaria, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
- 16:00: Haur eta gazteentzako jolasak, Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
- 16:30: Toka eta bola txapelketak, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.
- 18:00: Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian. Parte-hartzea: 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu. Adin horretatik beherakoek ikusle bezala bakarrik parte hartu dezakete.
- 19:30: Txaranga bartoleroarekin kalejira herrian zehar, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik. 21:00: Herri-afaria, San Bartolome plazan.
- 21:30: “Goazen euskaraokera” haur eta gazteentzat karaoke saioa, Emeterio Arrese parkean.
- 22:30: Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
- 00:00: Tapia eta Leturia band taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
Abuztuak 22, larunbata
- 09:00: Diana herriko trikitilarien eskutik.
- 11:00: Erretiratuentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkartean.
- 11:00: “Parranda tutiplen” Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia, San Bartolome plazako estalpean.
- 12:30: Sokadantza, Alurr dantza taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
- 16:30: Boleibol txapelketako finalak, San Bartolome plazan.
- 17:30: DJ Andoniren emanaldia, Bizi-Nahi elkartearen aurrealdeko plazan.
- 18:00: Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan.
- 19:00: Helduen danborrada “Iraunkorrak” txarangak alaituta.
- 23:30: Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
- Afalostean, helduen danborradaren kalejira herrian zehar “Iraunkorrak” txarangarekin batera.
- 23:00-02:00: Puntu morea: Eraso sexistarik gabeko gunea, San Bartolome plazan.
- 00:00-03:00: TESTING programaren gunea “Ai Laket!” elkartearen eskutik. Substantzia ilegalen testa eta analisia egingo da, eta informazio orokor nahiz pertsonalizatua eskainiko da, San Bartolome kaleko aparkalekuan.
Abuztuak 23, igandea
- 09:00: Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
- 11:00: Hamaiketakoa “Gure taberna” atzealdeko terrazan.
- 12:00: “Gaur egun txarra izango da, edo ez!” kale-antzerkia, herriko kaleetan zehar, Hauspoa kultur elkartearen eskutik.
- 14:30: Txekor-jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.
- 15:30-19:30: Haur eta nerabeentzat ur-parkea. Uzturpe ikastolako patioan.
- 19:00: San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
- 20:00: “Hamaikua” Alurr dantza taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
- 21:30: “Xaibor” diskofesta, Emeterio Arrese parkean.
- 22:30: Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
- 22:45: DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.
- 23:30: Ahantzi taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
Abuztuak 24, astelehena
- 09:00: Diana herriko txistulariekin.
- 10:30: Meza nagusia, San Bartolome elizan.
- 11:30: Haurren danborrada, “Iraunkorrak” txarangak alaituta.
- 12:00: Piparrak eta tomateak, San Bartolome plazan, herriko baratzezainek eta Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatua.
- 18:00: Ibarrako erraldoien konpartsa, San Bartolome plazatik Azkue auzora.
- 18:30: Bertsolarien emanaldia: Oihana Iguaran Barandiaran, Eki Mateorena Zozaia, Unai Mendizabal Jauregi, Nerea Ibarzabal Salegi eta Julio Soto Ezkurdia, Emeterio Arrese parkean. Gai-jartzailea: Ane Zubia Aranalde
- 20:00: Me vale madre taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
- 22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
Abuztuak 25, asteartea
- 09:00: Diana, Giroarte dultzaina taldearekin.
- 11:30: Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.
- 11:45: “Kali-an galduta” kuadrilla berriari ongi-etorria. Kuadrillen txupinazoa eta brindisa plazan.
- 12:00: Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.
- 14:30: Kuadrillen bazkaria, “Kalimeroak” kuadrillak antolatuta. Jarraian, DJ Mali Emeterio Arrese parkean.
- 18:30: Kuadrillen kalejira herrian zehar “Distopia” elektrotxarangarekin batera.
- 19:00: Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian.
- 22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
- 23:00: Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
- 00:00: “Txotazarrak” kuadrillak piparra eramango du osasun-etxetik San Bartolome plazaraino, eta ondoren erre egingo dute.
Abuztuak 29 larunbata
- 15:30: Gazteentzako txirrindulari-lasterketa, XLIV. San Bartolome saria, Ibarra Kirol Elkartea.