EGITARAUA
ABUZTUAK 20
- 22:00: San Bartolome zozketa, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 21
- 11:30: XXXV. San Bartolome bozeto-lehiaketako eta VIII. Diseinu lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.
- 11:45: Gazte koadrilak plazan elkartuko dira.
- 12:00: Jaien hasiera: Suziri jaurtiketa Hauspoa kultur elkartearen eskutik.
- Jarraian, Ibarrako eta Villabonako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera, gazte koadrilen kalejira herrian barrena.
- 14:00: Gazte koadrilen bazkaria, San Bartolome plazan, herriko gurasoek prestatuta.
- 14:30: Gazte eguneko bazkaria, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
- 16:00: Haur eta gazteentzako jolasak, Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
- 18:00: Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian. Parte-hartzea: 16 urtetik beherakoek ezingo dute parte hartu. Adin horretatik beherakoek ikusle bezala bakarrik parte hartu dezakete.
- 19:30: Txaranga bartoleroarekin kalejira herrian zehar, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
- 21:00: Herri-afaria, San Bartolome plazan.
- 21:30: “Xaibor” diskofesta, Emeterio Arrese parkean.
- 22:30: Zezensuzkoa, Emeterio Arrese parkean.
- 00:00: Leihotikan eta Etsaiak taldeen kontzertua, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 22
- 09:00: Diana herriko trikitilarien eskutik.
- 10:00: Haurrentzako 4x4 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean, Lauburu Kirol Elkartearen eskutik.
- 11:00: Erretiratuentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkartean.
- 12:30: Herri-kirolak, San Bartolome plazan
- 16:00: 6-12 urte bitarteko haur eta gazteen toka eta bola txapelketa, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.
- 17:00: Toka eta bola txapelketak, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik, Emeterio Arrese parkean.
- 17:30: “Pontx” pailazoaren “Denak plazara” emanaldia, San Bartolome plazan.
- 18:00: Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan.
- 19:00: Helduen danborrada “Iraunkorrak” txarangak alaituta.
- 22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
- 23:30: Laket taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
- Afalostean, helduen danborradaren kalejira herrian zehar “Iraunkorrak” txarangarekin batera.
- 23:00-02:00: Puntu morea: Eraso sexistarik gabeko gunea, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 23
- 09:00: Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
- 12:00: “Ezkontzerikan ez dugula espero” kale-antzerkia, herriko kaleetan zehar, Hauspoa kultur elkartearen eskutik.
- 14:30: Txekor-jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.
- 15:30-19:30: Haur eta nerabeentzat ur-parkea. Uzturpe ikastolako patioan.
- 18:00: “Izer eta Alabier” trikitilariekin erromeria, San Bartolome plazan.
- 18:30: “Batabatucada” herrian zehar, Ibarrako Gazte Asanbladaren eskutik.
- 20:00: San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
- 22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
- 22:45: DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.
- 23:30: Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 24
- 09:00: Diana herriko txistulariekin.
- 10:30: Meza nagusia, San Bartolome elizan.
- 11:30: Haurren danborrada, “Iraunkorrak” txarangak alaituta.
- 12:00: Piparrak eta tomateak, San Bartolome plazan, herriko baratzezainek eta Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatua.
- 18:00: Volley txapelketako finalak, San Bartolome plazan.
- 18:30: Bertsolarien emanaldia: Oihana Iguaran, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi eta Joanes Illarregi, Emeterio Arrese parkean. Gai-jartzailea: Joanes Zubia Aranalde
- 19:30: Gauargi taldearekin erromeria, San Bartolome plazan.
- 22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
- 22:45: Alurr dantza taldearen “Loratuz” emanaldia, Emeterio Arrese parkean (euria eginez gero, Belabieta kiroldegian).
- 0:00: Gauargi taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 25
- 09:00: Diana, Giroarte dultzaina taldearekin.
- 11:30: Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.
- 11:45: “Trago ta akabo” kuadrilla berriari ongi-etorria. Kuadrillen txupinazoa eta brindisa plazan.
- 12:00: Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.
- 14:30: Kuadrillen bazkaria, “Ardoputzak” kuadrillak antolatuta. Jarraian, DJ Taxio Emeterio Arrese parkean.
- 18:30: Kuadrillen kalejira herrian zehar “Matraka” elektrotxarangarekin batera.
- 19:00: Sokadun bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Beheko Bideko zelaian.
- 22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
- 23:00: Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
- 00:00: “Ingo al deu?” kuadrillak piparra eramango du osasun-etxetik San Bartolome plazaraino, eta ondoren erre egingo dute.
- Ondoren: Muxutruk taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.