KRONIKA

Ligako lehiarik onena

Imanol Rodriguez Zabala 2025ko mar. 10a, 14:36

Zazpi jardunaldi falta dira areto futbol 2.B mailako liga amaitzeko eta 24. jardunaldi honetan Lauburuk Tauste hartu du Belabietan.

Mikel Diestro entrenatzailearen hitzetan ligako partidarik onena jokatu du Lauburuk, Taustek gol bakar bat sartu ahal izan du ibartarren atean, etxekoek berriz zazpi.

Lehen itzulian Taustek Lauburu mendean hartu zuen Zaragozan, eta larunbat honetan moreek mendekua hartu dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA