Talde morea ligako azken bi jardunaldietan garaipena lortu ezinda zegoen, duela bi aste Sala Quintoren aurkako lehia hirunako emaitzarekin bukatu zen, aurreko astean Zierbenaren kantxan bina amaitu zen lehia. Ligako goialdean dagoen lehiakortasuna ikusita hutsegite guztiak garesti ordaindu daitezke eta Lauburuk garaipenaren bidera itzuli beharra zeukan, aste honetan bai, hiru puntu pilatu ditu talde moreak, 7 eta 2ko emaitzarekin bukatu zen Aurrera de Vitoriaren aurkako partida larunbatean Belabietan.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.