“Ibarra Agenda 2030. Amesten dugun herria” diagnostikoaren emaitzak aurkeztu dituzte

Erredakzioa 2025ko urt. 24a, 12:42

Emaitzez gain, 2030era begiarko ikuspegia landu dute eta lan ildo nagusiak zehazten hasi dira.

2024-2030 Ekintza Planeko diagnostikoaren emaitzak

Egoera sozioekonomikoa:

  • 2021ean emakume eta gizonezkoen errenta pertsonalaren artean 10.382€-ko aldea zegoen, arrakala handia.
  • Elikagai produktuen ekoizle gutxi daude herrian eta zehazki ekoizpen ekologikoa egiten duen ustiategirik ez dago.
  • Ibarrako gizartea zaharkitzen ari dela esan daiteke eta honek menpekotasun egoerak ekarriko ditu.
  • Ibarrako udalak oinezkoentzako bideak egokitzen eta oinezkoentzako espazioak irabazteko lanean dihardu eta horren harira irisgarritasun plana lantzen ari da.
  • Ibarrako 10 urtetik gorako herritarren artean Unibertsitate ikasketak burututakoen ehunekoa Gipuzkoa eta Erkidegoko ehunekoen azpitik geratzen da.
  • 2021 urtean, Ibarran %4,4 langabetu gehiago emakumeak dira. Langabetuen bilakaerak beheranzko joera du.
  • Ibarrako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. plana 2021ean onartu zen.
  • Ibarrako merkataritza establezimendu txikien gainbehera nabarmena da eta ostalaritza-establezimenduen tasak ere behera doaz.
  • Eguneko zentrorik edo egoitzarik ez dago Ibarran. Tolosako eguneko zentrorako autobusa duten arren, herrian adinekoen elkargune bakarra Bizi-nahi erretiratuen elkartea da.
  • Ibarran biztanleria atzerritarak gora egin du azken urteetan eta gaur egun biztanleriaren %9a hartzen du. Ehuneko hau erkidegoa eta Gipuzkoak datuen pare dago.
  • Udalak 18-35 urte bitarteko gazteentzat alokairurako 32 zuzkidura etxebizitza eskaintzen ditu.
  • Euskararen kaleko erabilerak gainbehera bat izan du 2007tik.

Ingurumena eta hirigintza:

  • Ur Agentziak argitaratutako informazioaren arabera, Ibarratik igarotzen den Zelai ibaiaren egoera ekologikoa "Moderatua" da eta egoera kimikoa "Ona". Tarteka, kontrolatu gabeko isurketak egon izan dira.
  • Udalerriko energia-kontsumoaren gehiengoa, %55, garraioaren sektoreari dagokio.
  • Udalerriko energia kontsumoak behera egin du ia %24 batean.
  • Ibarrako udalerriko energia ekoizpena %257,4 areagotu da 2019-2022 urte bitartean. Igoera hau batez ere eguzki-energia fotovoltaikoaren ondorioz eman da.
  • Ibarrako udaleko energia-kontsumoak %28,3ko jeitsiera izan du 2018-2022 bitartean.
  • Etxebizitza gehienetan (648 etxebizitza) 3 eta 5 pertsona artean bizi dira, ondoren 2 pertsona bizi diren etxebizitzak topatzen ditugu (517). Pertsona bakarra bizi den etxebizitza kopurua hirugarren tokian kokatzen da (512 pertsona bakarrik bizi dira).
  • Etxebizitzen batan besteko aniztasuna 48,3 urte da.
  • Garraio publikoaren azken urteetako erabiltzaileak gora egin dute (2017-2023 urte bitartean) eta 5 zerbitzuetatik 3tan erabiltzaile kopuruak gora egin du.
  • "Elduaren Bekoa" eta "Malkorrenea-Eskuzarre" azpieremuetan zaratari aurre egiteko neurriak hartu beharko liratekeela adierazten da HAPOko zarataren inguruko azterlanean, zenbaitetan araudiak ezarritako mailak gainditzen baitira.
  • Tolosa erdialdean dago kokatuta Eusko Jaurlaritzaren airearen kalitatearen kontrolerako estaziorik hurbilena. Estazio horretan jasotako datuen arabera, 2024ko orduen %52an Airearen Kalitatearen Indizea "Oso ona" izan da eta "Ona" eguneko urduen %45ean.
  • 2016-2023 urteetan hondakinen sorrerak gora egin du Ibarra, nahiz eta azken urteetan pixkanaka beherazko joera hartzen ari den.
  • Ibarrako gaikako bilketaren beheranzko joera 2019 urteaz geroztik da; lau urtetan ia 6 puntu jaitsi da gaikako bilketaren ehunekoa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA