KRONIKA

Lauburuk El Alamo mendean hartu du Belabietako kantxan

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko aza. 23a, 20:13

Partidaren hasiera korapilatsua izan da. Lauburuk abantaila lortu du El Alamoren atea bitan zulatuz lehiaren lehen bost minutuetan. Orduan okertu zaio norgehiagoka talde Ibartarrari. Aurkariak mendekua hartu eta lau gol eskuratu ditu. Baina Lauburu ez da buru makur geratu eta partida berrerostea lortu du. Lehen atala amaitzean 6-4 izan da markagailua.

Bigarren atalean Ibartarrek abantaila mantendu dute eta hiru gol gehiago eskuratu dituzte, El Alamok berriz bakar bat sartu du. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA