LAUBURU IBARRA

Gol festa, liga hasiera onaren erakusle

Erredakzioa 2024ko urr. 7a, 15:39

Talde moreak 11 eta 0eko emaitzarekin irabazi zion larunbatean Castro Urdiales-i.

Belabietara gerturatu zirenek gozatu ederra hartu zuten. Lehia lehenengo zatian bideratu zuten ibartarrek, atsedenaldira iristerako 4-0ekoa adierazten zuen markagailuak. Bigarren zatia hasi orduko beste bi gol sartuta jokatuz gozatzeko aukera izan zuten jokalariek.

Larunbateko garaipenaren ondoren, Lauburu ligako bigarren postuan dago, Tafa liderrak baino bi puntu gutxiago ditu talde moreak. , Entrerrios Zaragozak eta Picassent-ek ere putu kopuru berdina dute taulan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA