KRONIKA

Sailkapeneko liderra hartu du Lauburuk

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko mar. 2a, 21:00

Erronka latza izan du talde Ibartarrak larunbat honetan

Tauste FSk taularen lidergotza nagusitasunez irabazi du ligan, aragoiko taldeak 53 puntu ditu eta soilik 2 lehia galdu ditu denboraldi osoan.

Lauburu bere aldetik 38 punturekin taulako 4. postuan iritsi da 22. jardunaldira, 5. sailkatuarekiko puntu bateko aldea duelarik. 3 puntuak beraz beharrezkoak ditu Lauburuk laugarren postua mantentzeko eta 5. sailkatua den Zierbenatik aldentzen saiatzeko. 

Aragoiko taldea sailkapen taulan ezin hobeto badago ere, partidan lehen zatian ez da nabaritu. Erraztasunez lortu du etxeko taldeak lehen tantoa, eta handik gutxira 2-0koa lortu du talde Ibartarrak. Taustek aukera asko izan baditu ere, jaurtiketa guztietan huts egin du edo geldituak izan dira. Nabarmentzekoa izan da Lauburuko atezainaren lana.

Bigarren atalean aragoiko taldeak markagailua berdintzea lortu badu ere, minutu baten faltan Lauburuk atezain jokalaria erabiliz partida poltsikoan sartu du 3-2koa lortuz. Hiru puntuak Belabietan geratu dira.

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean