Partidan ondo sartu zen talde morea, aukerak sortuz eta hauek aprobetxatuz. Beste lehia batzuetan ate aurren asmatzea falta izan zaio taldeari, baina oraingoaz, ez. Lehenengo gola aurreneko minutua betetzerako sartu zien Txikik. Taldeari lasaitasuna eman zion gola izan zen. Bi minuturen buruan etorri zen madrildarren erantzuna, Alcorcón-ek banakoa ezarri zuen markagailuan. Honek ibartarrak uzkurtu ordez, borrokarako kemena eman zien jokalariei eta 11. minutuan iritsi zen bi eta batekoa, Raul izan zen kasu honetan golegilea. Emaitza horrekin iritsi zen lehia atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran egon zen, hiru puntuak lortzeko bidean, partiduaren gakoa. Raulek bigarren minutuen lortu zuen 3 eta 1ekoa eta handik bi minutura Dylan-ek 4 eta 1koa. Hortik aurrera etxekoek kontrolpean izan zuten lehia, madrildarrek 4 eta 2koa lortu zuten seigarren minutuan, baina, horrek ez zuen puntuak galtzeko arriskurik ekarri. Lauburuk beste bi gol sartuta gol festarekin amaitu zen lehia, aurkaria atezain-jokalariariarekin jokatzen ari zela, zortzi minuturen faltan 5-2koa Cecik sartu zuen. Joko nahasia baliatuz, 6-2koa segituan sartu zuen berriz ere talde moreak, kasu honetan ere Cicik. Alcorcón-ek azken gol bat sartzeko aukera aprobetxatu zuen, azkenean 6 eta 3koarekin amaitu zen partida.
Honela Lauburu sailkapeneko bosgarren postuan dago, 25 puntu dauzka. Bere aurretik dagoen San Juan-ek ere puntu kopuru berdina dauka.
Asteburuan ligako bigarren itzulia hasiko da, denboraldiaren amaieran goiko postuetan egoteko, hurrengo partidetan puntuak lortzea ezinbestekoa izango da, ligako hiru oilarren aurka jokatuko du Lauburuk, Pinseque, Otxartabe eta San Juan izango dra kontrarioak.