Hurrengo geltokia: Errege Kopa

Joanes Imaz Akizu 2023ko aza. 20a, 16:13

Asteartea egun berezia izango da Laubururentzat. Batetik, Belabieta kiroldegiko kantxako obrak amaitu ondoren taldeak berriz ere Ibarran jokatuko duelako eta bestetik, aurrean izango duen taldea punta-puntakoa delako. Nafarroako Xota Osasuna Magna talde indartsuaren aurka neurtuko ditu indarrak talde moreak Kopako laugarren kanporaketan.

Lauburuk aurreko kanporaketan, Bigarren Mailako Wanapix Sala 10 taldeari penaltietan irabazi ondoren etorri zaio Lehen Mailako aurkari baten kontra lehiatzeko aukera. Ligako azken hiru partiduak jarraian galdu dituzte ibartarrek, emaitza bolada kaskarrean da taldea. Hala ere, horrelako lehia garrantzitsua jokatzeko talde moreari ez zaio motibaziorik falta.

Xota Lehenengo Mailako sailkapenean zazpigarren postuan dago, asteburuan Interren aurka galduta iritsiko da Belabietara.

Zita garrantzitsu hau, asteartean iluntzeko 8:00tan hasita jokatuko da.

Erlazionatuak

Kantxako obrak amaitu dira Belabieta kiroldegian

Maialen Bastarrika Luengo 2023 aza 17 Ibarra

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean