Emozio handiko partidua jokatu zuten Anaitasunak eta Lauburuk larunbatean. Nafarrek ez zuten ezer jokoan baina kantxan garbi erakutsi zuten zergatik diren ligako txapeldunak. Lauburuk puntu bat gutxienez lortu beharra zeukan laugarren postuan sailkatzeko eta lehia estu eta gogor baten ondoren lortu zuen helburua.
Taldekideek merezi moduan ospatu zuten balentria, urte guztian egindako lan onak eman du fruitua. Orain play offean gozatu egin nahi du taldeak, lehen kanporaketan azken partiduko aurkari berdina izango du talde moreak, Anaitasuna. Joaneko partidua Belabietan jokatuko da larunbatean 18:30ean hasita.