Sega Eguna eta Udaberri festa Gaztelun

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko mai. 10a, 08:44

San Isidro
San Isidro egunaren harira, bezperan, maiatzaren 14an (igandea) Sega Eguna antolatu dute Gaztelun; herriko Sega Eskolako lagunek sega-erakustaldia eskainiko dute sega-zelaian. Goizeko 11:30ean hasita ariko dira bertan herriko haur, gazte zein helduak orain arte ikasitakoa jendaurrean erakusten.

Udaberri festa
Maiatzaren 20an, larunbata, Udaberri festa ospatuko da. Egun osoko egitaraua antolatu dute:
11:00tan Ostomila txotxongilo taldearen "Alaia galtzagorria" ikuskizuna
17:00tan krepen merienda plazan
18:30tan Malkogarriyak erromeri-taldearen kontzertua Eliza atarian
21:00tan Afaria ostatuan. Helduak 25 euro eta haurrak 13 euro.
Helduen menua: fritoak, entsalada mista, oilaskoa patatekin, postrea, edaria eta kafea. Haurren menua: kroketak, oilaskoa patatekin, etxeko postrea edo izozkia. Afarirako txartelak ostatuan egongo dira salgai; erosteko azken eguna maiatzaren 17a izango da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA