SEGA

Alaitz Imaz eta Miel Mari Jauregi “Altzo” lehen jardunaldian onenak

Erredakzioa 2024ko mai. 27a, 14:47

Goaitzko Arretxeko belardian segalariek ikuskizun galanta eman zuten igandean. Euskal Herriko bakarkako Sega Ligaren lehenengo jardunaldiko lehiak jokatu ziren.

Emakumezkoetan zortzi segalari aritu ziren norgehiagokan, belarra txukunen eta azkarren ebaki zuena Alaitz Imaz izan zen, podiuma Luixa Uzkudunek eta Ainara Otamendik osatu zuten.

Gizonezkoei dagokionean 10 lagunek parte hartu zuten lehiaketan. Irabazlea Miel Mari Jauregi "Altzo" izan zen, bigarren postua Mikel Lizartzak eskuratu zuen eta hirugarrena Amaiur Arrospidek.

Beterano mailan, Pabi Astondoa eta Joakin Garmendiaren artekoa izan zen norgehiagoka, lehenengoak lortu zuren garaipena. Gaztetxo helduenetan Harri Mitxelena izan zen onena eta gaztetxo txikien mailan, berriz, Izar Mendizabal.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA