Berrobiko alkatea den David de Miguel berriz aukeztuko da udal hauteskundeetara
David de Miguel Berrobiko PSE-EEko hautagai sozialistak jakinarazi du, apaltasunez, ilusioz eta Berrobiko herritarren eskariak errealitate bilakatzen jarraitzeko gogotsu aurkeztuko dela datorren udal hauteskundeetara, duela lau urte zerbitzari publiko batek izan dezakeen “ohore handiena” lortu zuela, alkate izatea.
De Miguelek datozen lau urteotan alkatetzan lanean jarraitu nahi duela esan du, herritarren interes orokorra defendatzen, eta, horretarako, gehiengo zabala eta nahikoa behar dutela. Ziur dago azken lau urteotan aldaketa handia eta beharrezkoa izan duela Berrobik, udalerriarekin konprometituta dagoen gobernu-taldearekin.
Erronka asko daudela betetzeko, eta horretarako, proiektu eta ideia berriak sustatu behar direla jakinarazi du.
Bere hauteskunde-programan, hirigintza-arauak garatzeko sustapena nabarmendu du, emantzipatzen diren eta Berrobin bizi nahi duten gazteek hala egiteko aukera izateko bide emango duten etxebizitza berriak bultzatzeko. Gainera, esan duenez, Berrobiko kultura-bizitza sustatzeko lanean jarraitu nahi du, “hura baita herri eta komunitatea egiteko modu bat”; horretarako, jarduera-eskaintza zabala eskaini behar dela esan du, hala nola kontzertuak, antzezlanak edo erakusketak.
Bestalde, agintaldi honetan eginiko lanagatik harro dagoela esan du. Autokontsumorako eguzki-plakak jarri dira udal-eraikinetan, Berrobiko familiek faktura elektrikoan aurrezteko. Era berean, herrigunean jarri den autobus-geltokia aipatu du –markesina eta eserleku bat ditu–, eta esan du aurtengo urterako aurreikusten dela beste markesina bat jartzea Ermita auzoan. “Oso pozik” daude Urreburu pilotalekua birgaitzeko lanengatik; hezetasun-arazoak konpondu dituzte eta espazioa margotu dute. Hori guztia, kirol-instalazioetan eginiko inbertsio handi bati esker; inbertsio horren bidez, halaber, kirol anitzeko pista berriztuko da. Berrobik, laster, kutxazain automatikoa izango duela jakinarazi du baita ere. Kutxabankekin eta hiri-harapeneko arloekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko departamentuarekin negoziazio handiak izan ondoren.
Azkenik, udalerriko elkarteekin elkarlanean Berrobiko kultura-, kirol- eta gizarte-bizitza indartu dela esan du. Horretarako, arlo horretako partida hirukoiztu egin da, herritarrei jarduera-programa “zabala” eskaintzeko, besteak beste: tokiko produktuen azoka, Emakumeen topaketa, Berrobi Kantuz, irteera kulturalak edota Ahoz Aho jaialdiko bi saioren harrera.