Ostegunean hasiko dira Berastegiko Salontzoak

Erredakzioa 2026ko abuztuaren 4a

Bost eguneko jai egitaraua prestatu dute.

Abuztuak 6, osteguna 
  • 10:30ean Haurren frontenis-txapelketako finalak.
  • 12:00etan Suziria buruhandi, trikitilari, panderojole eta txistularien laguntzaz. Pregoilari aurten, 50. urteurrena ospatzen duen Basurde Elkartea izango da.
  • 12:30ean Buztintxuri erraldoien konpartsa plazan.
  • 13:00etan Binakako esku pilota-txapelketa herrikoieko finala.
  • 17:30ean Herritarren arteko herri-kirol saioa eskola atarian.
  • Ondoren, perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.
  • 21:30ean Herri-afaria. Eta ondoren, sari-banaketak.
  • 0:00etan DJ Bull.
Abuztuak 7, ostirala
  • 10:00etan Goiz-deia.
  • 10:30etatik 13:30era Puzgarriak eta jolasak eskola atarian (bainu-jantzia ekartzea komeni da).
  • 15:00etan Plater tiraketa Artalekun.
  • 15:30etatik 17:30etara Berriz ere puzgarriak eta jolasak.
  • 17:30ean Apar–festa eskola atarian.
  • 19:00etan Zker Band elektrotxaranga herrian zehar.
  • Ondoren, zahagi-ardoa.
  • 23:30ean Sukena taldearen kontzertua.
  • Ondoren, Txapela Brava taldearen kontzertua.
Abuztuak 8, larunbata 
  • 10:00etan Goiz-deia.
  • 11:00etan Patata-tortilla txapelketa herrikoia, plazan. Bitartean, toka-txapelketa (2014. urtetik aurrera jaiotakoentzat) eta zinta-jokoa bizikletarekin.
  • Segidan, tortilla-dastaketa, txakolinaz lagunduta.
  • Eguna girotzen Incansables txaranga ibiliko da.
  • 14:00etan Kuadrillen bazkaria, eskola atarian.
  • 17:30ean Kuadrillen arteko jokoak.
  • Segidan, sagardo-dastaketa txorizo-egosi eta gaztarekin.
  • Bitartean, toka-txapelketa herrikoia (2013. urtetik atzera jaiotakoentzat).
  • Ondoren, zahagi-ardoa.
  • 23:30ean Gabezin taldearen kontzertua.
  • Ondoren, DJ Txekor.
Abuztuak 9, igandea 
  • 10:00etan Goiz-deia.
  • 10:30ean Herriko aurrebenjaminen, benjaminen eta alebinen pilota-partidak.
  • Jarraian, herriko dantza-eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza-soka.
  • 18:00ean Herri-kirolak: Irati Astondoa, Malen Barrenetxea, Maddi Gesalaga, Lierni Osa, Ibai Soroa eta Xabier Zaldua.
  • Jarraian, DJ Mikeltxi haurrentzat.
  • Segidan, zahagi-ardoa eta bingoa.
  • 00:00etan Trikidantz erromeri taldea.
Abuztuak 10, astelehena 
  • 9:00etan Goiz-deia.
  • 9:30ean Meza San Lorentzo baselizan.
  • 9:45ean Mountain bike igoera herrikoia.
  • 11:15ean Alkate-soinua udaletxetik elizara bidean.
  • 11:30ean Meza nagusia San Martin parrokian, Perosiren obra kantatuarekin.
  • 12:00etan Pilota-partidak frontoian: Emakumezkoak binaka: Sagardui-Gaminde eta Arraiza-Erasun. Gizonezkoak binaka: Xala-Pascual eta Mendizabal-Urruzola
  • 18:00etan San Joan dantzak eta helduen dantza-soka.
  • 19:00etan Bertsolariak karpan: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Andoni Egaña, Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena eta Onintza Enbeita. Gai-jartzaile: Iñigo Gorostarzu.
  • Segidan, zahagi-ardoa eta bingoa.
  • 23:30ean Imuntzo eta Beloki trikitilariak jaiei amaiera emateko.

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA