Asteazkenean hasiko dira Berastegiko salontzoak

Erredakzioa 2025ko abu. 4a, 11:00

Asteazkenean hasi eta igandera bitartean luzatuko dira festak Berastegin. Osteguna umeen eguna izango da eta larunbata kuadrilena.

EGITARAUA: 

ABUZTUAK 6:

  • 10:30ean Haurren frontenis-txapelketako finalak. 

  • 12:00etan Suziria buruhandi, trikitilari, panderojole eta txistularien laguntzaz. Pregoilari aurten, areto futbolean Gipuzkoako txapeldun izan diren alebin nesken taldea.

  • 12:30ean Lekunberri-Larraungo erraldoien konpartsa plazan.

  • 13:00etan Binakako esku pilota-txapelketa herrikoieko finalak.

  • 17:30ean Herritarren arteko herri-kirol saioa eskola atarian.

  • Ondoren, perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik. 

  • 21:30ean Herri-afaria. Eta ondoren, sari-banaketak.

  • 0:00etan Modesto 

 

ABUZTUAK 8:

  • 10:00etan Goiz-deia. 

  • 10:30ean Herriko aurrebenjaminen, benjaminen eta alebinen pilota-partidak. 

  • Jarraian, herriko dantza-eskolako haurren dantza emanaldia eta dantza-soka.

  • 17:30ean Herri-kirolak: Julen Alberdi “Txikia”, Eneko Otaño, Urdax Magunazelaia,  Paulo Azpiazu, Mikel Lopetegi “Urra”, Maddi Gesalaga, Uxue Ansorregi, Aurkene Aroka, Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz.

  • 00:00etan Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua.

ABUZTUAK 9:

  • 10:00etan Goiz-deia.

  • 11:00etan Patata-tortilla txapelketa herrikoia, plazan. 

  • Bitartean, toka-txapelketa (2013. urtetik aurrera jaiotakoentzat) eta zinta-jokoa bizikletarekin.

  • Segidan, tortilla-dastaketa, txakolinaz lagunduta. Eguna girotzen Incansables txaranga ibiliko da.

  • 14:00etan Kuadrillen bazkaria, eskola atarian. 

  • 17:30ean Kuadrillen arteko jokoak. 

  • Segidan, sagardo-dastaketa txorizo-egosi eta gaztarekin. 

  • Bitartean, toka-txapelketa herrikoia (2012. urtetik atzera jaiotakoentzat).

  • Ondoren, zahagi-ardoa.

  • 0:00etan Laket erromeri taldea.

  • Ondoren, DJ Txekor.

 

ABUZTUAK 10: 

  •  9:00etan Goiz-deia.

  • 9:30ean Meza San Lorentzo baselizan.

  • 9:45ean Mountain bike igoera herrikoia.

  • 11:15ean Alkate-soinua udaletxetik elizara bidean.

  • 11:30ean Meza nagusia San Martin parrokian.

  • 12:00etan Pilota-partidak frontoian: Gizonezkoak binaka: Emakumezkoak binaka: Arraiza-Erasun eta Ruiz de Infante-Larramendi. Gizonezkoak 4 eta 1/2an: Lasa eta Beristain

  • 18:00etan  San Joan dantzak eta helduen dantza-soka.

  • 19:00etan  Bertsolariak karpan: Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maider Arregi, Sebastian Lizaso, Sustrai Colina, eta Xabat Illarregi. Gai-jartzaile: Iñigo Gorostarzu.

  • Segidan, zahagi-ardoa. 

  • 22:30ean DANTZA ETA MUSIKA emanaldia herritarren eskutik. Eta ondoren, Larrañaga eta Ostolaza trikitilariak jaiei amaiera emateko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA